Saretu zaitez

Euskal herritarrok bidegurutze batean gaude: hegoaldetik datozen haize atzerakoiak ditugu alde batean, eta demokrazian oinarritutako ziklo berri bat bestean. Zein bide hobesten dugun argi adieraziko dugu ekainaren 10eko giza katean. Erronkari heltzeko prest gaude. Erabakira iritsi arte lan egiteko daukagun determinazioa erabatekoa da. Etorkizun hobe batean sinesten dugulako, ziklo berria zabaltzeko mugarria jartzera goaz. Mugarri hori urrunago edo hurbilago jarri, gure esku dago. Herritarron esku.

Zergatik joan giza katera?

  1. Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko aukera berriak sortu daitezkeen honetan, herritar guztiok ezinbesteko giltza garelako.

  2. Euskal herritarrok gure etorkizun politikoa libreki eta demokratikoki erabakiko dugun ziklo berri bat ireki nahi dugulako.

  3. Gure eskubideak eta erabakia defendatuz eta egikarituz, etorkizun hobe batera jauzi egingo dugulako.

  4. Epe luzerako elkarbizitza eraikitzeko, erabakiak batu egiten gaituelako.

  5. Elkarri eskua emateko milaka arrazoi ditugulako.

  6. Herri gisa jarduteko eta guztiok bat egiteko garaia delako.

  7. Galdu ezin duzun esperientzia ahaztezina izango delako.

  8. Herri libre batean zoriontsu izan nahi dugulako.

  9. Hemen zerrendatzen diren arrazoiak baino askoz ere motibo gehiago dituzulako.

  10. Etorkizuna zu zarelako.