Ziklo berri baten hasiera

Ziklo berri baten hasiera irudikatzen ari gara gaur Euskal Herrian. Bizikidetzaren, burujabetzaren eta erabakiaren aro berria. Gaur milaka eta milaka herritarrok inoiz baino argiago erakutsi dugu elkarrekin, herri honen etorkizun politikoa erabaki nahi dugula. Erabakitzeko beharra daukagula. Eta milaka arrazoi ditugula, maila pertsonalean zein kolektiboan gure bizitzetan zuzenean eragiten digutenak, gure etorkizunaz hitza hartu nahi izateko. Horregatik, ez gara soilik mobilizatu erabakitzeko eskubidearen alde. Demokraziaren, oinarrizko eskubideen eta eskubide zibil eta politikoen defentsan ere eman diogu eskua elkarri. Eta amesten dugun etorkizunari begira jarri gara, gaurtik bertatik eraikitzeko.

Gehiago irakurri

Argazki galeria

10062018-_A7A1372