Gure Esku Dago logo

Urtarrilaren 27an aurkeztuko du Gure Esku Dagok ekaineko mobilizazioa

Herritarron Ituna, herria galdeketak eta ekainaren 10eko mobilizazioa. Hiru lan ildo horiek garatuko ditu Gure Esku Dagok 2018an, erabakitzeko eskubidearen aldeko urrats esanguratsuak emateko determinazioarekin.


2018-01-10

Aurtengo ibilbide orriaren ardatzak aurkeztu zituen dinamikak abenduan, Agurainen egin zen bazkideen Ezohiko Batzarrean, eta plangintzaren garapena diseinatzen aritu da ordutik. Urtarrilaren 27an abiatuko du ibilbidea, Eureka Zientzia Museoan (Donostia) lekutuko den ekitaldi batean. Bertan aurkeztuko da ekainaren 10eko mobilizazioa. Aurkezpen berean azalduko dira ere Herritarron Ituna osatzeko emango diren pausoak, zehaztasunekin.

Gure Esku Dago Twitter-en