Gure Esku Dago logo

Giza katerako izen-emateak abian dira gaurtik

Herriz herri aurkezpen ekitaldiak ari dira antolatzen tokian tokiko taldeak. Aurkezpenekin batera zabaldu dira izen-emateak.


2018-03-12

Hiru hilabete barru giza kate batean batu nahi ditu Gure Esku Dagok 100.000 lagun baino gehiago, eskuz esku, arrazoiez betetako zapiekin. Donostian hasi, Bilbotik pasa eta Gasteizko legebiltzarraren atarian amaituko da mobilizazioa.

Gaur herri gehienetan kalera atera dira GEDren kideak izen-emateei hasiera emateko, eta herriz herri giza katearen aurkezpen ekitaldiak egiten ari dira. Internetez saretzeko aukera zabalduko da www.gureeskudago.eus webgunean datozen egunetan.

Bestalde, Herritarron Itunerako arrazoi bilketa ere martxa onean doa. Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egindako mahai-inguru zikloa amaitzearekin batera hasi dira saio parte hartzaileak herrietan.

Gure Esku Dago Twitter-en