21.027 herritarrek eman dute botoa hamahiru herritan egin diren herri galdeketetan

177.000 inguru dira jada hiru urtean GEDk antolatu dituen galdeketetan Euskal Herriaren etorkizun politikoaz hitza hartu dutenak.


2017-11-13

Gaur hamahiru herrietan 21.027 herritarrek eman dute euren botoa. Eta jada xxx.xxx dira Euskal Herriaren etorkizun politikoaz hitza hartu dutenak azken hiru urteotan. Baina gaurkoak ez dira izan galdeketa batzuk gehiago, gaur jauzi handi bat eman dugu eta salto horri esker gero eta gertuago gaude hiriburuetatik.

Gure Esku Dagok 180 herritan egin ditu jada galdeketak, 760.000 biztanle bizi diren eremuetan. Herritarrek lortu dute hori, beren kabuz, tokian toki, sinesten dutenek herritarrok ere badugula zer egina eta zer esana herri honen etorkizuna erabakitzeko. Sinesmen hori gero eta jende multzo zabalagoa ari da bereganatzen; horren isla dira udaberrian espero ditugun herri galdeketak. Honek ez baitu etenik.

Lortzen ari garena ikaragarria bada ere, lan handia dugu egiteko. Bi erronka nagusi ditugu aurrera begira; erabakitzeko eskubidea edukiz betetzea Herritarron Itunarekin eta erabakitzeko eskubidearen aldeko konplizitateak josten jarraitzea. Bata zein bestea ezinbestekoak herri honen etorkizuna erabakitzeko; eta beraz, batai zein besteari erantzungo die azaroaren 25eko Bazkideen Ezohiko Batzarrean aurkeztuko den plangintza berriak. Helburu handiak jarriko ditugu mahai gainean, eta helburu handiek eskatzen duten mailan eta moldeetan egin beharko dugu lana guztiok, norabide berean, erabakirantz, gainditu beharko ditugun zailtasunei aurre egiteko indarrak metatuz. Gaur hamahiru herrietan ikusi dugun bezala. Indartsu gaude, harro, gaude, pozik gaude. Eta bagoaz aurrera!

Gaurko arrakasta eskaintzen diegu Katalunian erabakitzeko eskubidearen eta demokraziaren alde lanean ari direnei, eta bereziki Espainiako estatuaren jazarpen zuzena eta bidegabekeria jasaten ari direnei, espetxean dauden Jordi Sanchez, Jordi Cuixart eta zortzi kontseilariei, Kataluniako erakundeei, duintasunez behin eta berriro kalera ateratzen ari diren herritarrei, eta XXI. mendeko demokrazia zer den erakusten ari den herri oso bati. Gure errespetua, babesa eta maitasuna duzue. Gu beti Kataluniarekin. 

ARGAZKI GALERIA

https://www.flickr.com/photos/gureeskudago/albums/72157688036855364

Gure Esku Dago Twitter-en