Gure Esku Dago logo

Artxiboa

Bere ibilbidean, Gure Esku Dago dinamikak hainbat txosten argitaratu ditu. Hemen dituzu eskuragarri pdf formatuan.

Eskura azala

Eskura

Gure Esku Dagoren oinarriak zehazten ditu ‘Eskura’ txostenak; hau da, herri dinamikaren zoru komuna. Prozesu parte hartzaile baten bidez idatzi zen eta 2015eko azaroaren 21ean onartu Gasteizen. Oinarri hauetatik abiatuta eraiki dugu orain arteko bidea, eta baita 2019ra arteko ibilbide orria ere.

Jeitsi dokumentua (pdf)

Gogoetak elkarrekin azala

Gogoetak Elkarrekin: formaziorako txostena

Erabakitzeko eskubidearekin lotuta dauden puntu ezberdinen inguruko formazioa eta gogoeta sustatzea du helburu ‘Gogoetak elkarrekin’ txostenak. Hainbat idatzi zein multimedia dokumentu aztertu dira; eta bertatik esanguratsuenak izan daitezkeen aipamenak jasotzen ditu gaika antolatuta.

Jeitsi dokumentua (pdf)

Gogoetak elkarrekin azala

Herri galdeketen Protokoloa

Galdeketa prozesuak abiatu nahi dituzten herrientzat gida bat da protokolo marko hau. GEDren ardatzak oinarri hartuta, herritarron parte hartzea errazteko printzipio eta prozedurak jasotzen ditu. Ekimenaren zilegitasun demokratikoa bermatzeaz gain, herritarrok demokrazian sakontzea ahalbidetzen du.

Jeitsi dokumentua (pdf)

Gogoetak elkarrekin azala

Ibilbide orria

Gure Esku Dagoren aurrera begirako erronkak eta lan ildoak jasotzen ditu ‘Prest’ ibilbide orriak. Hiru urteko ibilbidearen ondoren, Iruñeko Baluarten aurkeztu genuen dokumentu honekin eman diogu hasiera 2019ra arteko etapa berriari.

Jeitsi dokumentua (pdf)

Eskuratu herrientzako materiala