Gurea dinamika herritarra da. Erabakitzeko eskubidearen alde Euskal Herrian lan egiten duen dinamika anitza eta parte-hartzailea, tokian tokiko ekimenei aterkia eskaintzen diena.

Gure oinarriak


Oinarrizko hiru printzipioren bueltan antolatu dugu dinamika: 1) Herri bat gara. 2) Erabakitzeko eskubidea dugu. 3) Herritarron garaia da. Hiru printzio horien bueltan, alboan ditugun pertsonekiko begirunez eta era positiboan lan egitea dugu gustuko. Berandu baino lehen, erabakitzeko eskubidea herri honetan bizi garen guztion topalekua izango delakoan ari gara, herritarrok gure etorkizuna erabaki dezagun.

Herri bat gara

Erabakitzeko eskubidea dugu

Herritarron garaia da

Mugarriak


Ibilbidea

Gure Esku Dagoren aurkezpena Ficoba

Erabakitzeko eskubidearen alde dozenaka lagun bildu ginen 2013ko ekainaren 8an, Gure Esku Dago ekimenaren aurkezpenean, Irungo Ficoban. Euskal Herria herri bat dela esan genuen, eta erabakitzeko eskubidea euskal herritarrei dagokiela, euskal herritar soilik sentitu, espainiar edo frantziar sentitu, edo munduko beste edozein naziotako kide sentitu.

Giza katea

Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen alde 150.000 lagunetik gora bildu zituen Durangotik Iruñera egin genuen giza kateak. Etorkizuna eraikitzeko euskal herritarrok bidea elkarrekin egiteko nahia adierazi genuen. 2014ko ekainaren 8an

Orri zuria

Herri batzordeak Arrasateko Amaia antzokian bildu ginen, Giza Katea ondorengo balorazioa egiteko. Erabakitzeko eskubidearen aldeko hurrengo urratsak adosten hasi ginen, Giza Katea bukaera baino, hasiera zelako baizik.

Mosaiko erraldoia

Eskoziarrak zoriontzea, Kataluniarrei galdeketaren atarian animoak helaraztea eta Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen aldeko beste pauso bat ematea helburu, mosaiko izugarri, eder eta koloretsuak osatu genituen 10.000 lagunok 2014ko azaroaren 8an, Zurriolako hondartzan.

Gaur hautetsontzia, bihar erabakia

Euskal Herriko bost hiriburuetako estadioetan erabakitzeko eskubidea gauzatzeko borondatea agertu zuten milaka lagunek. Herritarren borondateak josi genituen eta erabakiaren aroari hasiera eman genion.  2014ko ekainaren 21a mugarri izan zen aldarrikapenetik ekintzetara salto egin genuelako.

Galdeketen lehen olatua

Etxarri Aranatzen eta Arrankudia-Zolloren ostean, galdeketen lehen olatua etorri zen Euskal Herrira 2015eko ekainaren 5ean.  Goierrin, Debagoienan, Aramaion, Azpeitian eta Ispasterren egin zituzten herri galdeketak. Deituta zeuden 150.000 herritarretatik %30ak parte hartu zuen. Bakaikun eta Diman egin zituzten, ondoren, azaroaren 27an; %60tik gorako parte hartzea lortu zuten.