Herri galdeketen mapa

Herriz herri erabakitzen

Herri galdeketen eskutik hasi gara erabakia gauzatzen eta erabakitzeko modua erakusten. Galdeketen bidez, erabaki nahi dugunaren gutxieneko orubea finkatzen ari gara, behetik gora tokian toki adosten ari garen galderekin.

Gaur arte, 72 herritan egin dira herri galdeketak: Etxarri-Aranatzen, Arrankudiaga-Zollon, Ispasterren, Azpeitian, Aramaion, Bakaikun, Diman, Astigarragan, Hernanin eta Larrabetzun, eta Goierriko, Debagoienako, Oarsoaldeko eta Tolosaldeko herri guztietan.

Datorren urtea amaitzen denerako 600.000 herritar baino gehiago bizi diren eremuetara iritsiko dira galdeketak. Galdeketen mapa interaktiboan herriz herri izandako emaitzak ikus daitezke. Baita 2017an zein herritan eta noiz egitea aurreikusita dagoen: