Gure Esku Dago logo

Quim Torra Generalitateko presidentearen hitzaldia Kursaalen

Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidentea Donostian izango da bi aste barru, azaroaren 18ko galdeketen atarian. Gure Esku Dago herri mugimenduak gonbidatuta, “Catalunya: burujabetza, demokrazia, askatasuna” konferentzia eskainiko du Donostiako Kursaal Jauregiko auditorioan. Hitzaldia azaroaren 14an izango da, arratsaldeko 19:00etan.


2018-10-30

Jardunaldi honetan, Kataluniako errealitatea hobeto ezagutzeko aukera izango dugu, Torra presidentearen eskutik, zuzenean. Kataluniako prozesuaren, egungo egoeraren gogoetak eta aurrera begirako ikuspegia partekatuko ditu Torra presidenteak bertaratzen diren ikus-entzuleekin.

1.806 laguneko edukiera du auditorioak, eta, beraz, lekua ziurtatu nahi dutenei www.gureeskudago.eus webgunean lehenbailehen izena emateko deia egiten diegu.

Gure Esku Dago Twitter-en