Gure Esku Dago logo

Gure Esku Dagok bat egin du Orain Presoak dinamikak deitutako manifestazioarekin

Bihar Donostian izango da herri mugimenduaren ordezkaritza bat. “Giza eskubideen, elkarbizitzaren eta bakearen defentsan” parte hartzeko deia egin du.


2018-10-19

Bizikidetzaren, demokraziaren eta bakearen aro berria zabaltzen ari da Euskal Herrian. Etorkizun hobe bat eraikitzeko lan handia egiten ari da esparru anitzetan. Aurrera egiteko, ordea, ezinbestekoa da iraganeko korapiloak askatzea.

Epe luzerako elkarbizitzaren norabidean pausoak emateko, presoen gaiari irtenbidea ematea lehentasunezko gaia da; euskal preso, iheslari eta deportatuek bizi duten salbuespen egoera behingoz amaitzea.

Horregatik, GEDek bere egiten ditu Orain Presoak dinamikaren aldarrikapenak eta bihar Donostian egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egiten du, giza eskubideen, elkarbizitzaren eta bakearen defentsan.

Gure Esku Dago Twitter-en