Ekainaren 10ean Bilbora joateko deia egin dute herrietan

Mobilizazio nazionalean egingo den galdera ikur erraldoiaren aurrekari gisa, mosaiko txikiak egin dituzte han eta hemen herritarrak parte hartzera deitzeko.


2017-05-28

Dena prest dugu ekainaren 10eko mobilizazio nazionalerako! Urteotan olatuz olatu eta herriz herri pilatutako borondateek eta konpromisoek bat egingo dute Bilbon egun horretan, mezu bat zabaltzeko lau haizetara: euskal herritarrok prest gaude erabakitzeko.

Asteburuan ‘Prest Eguna’-k antolatu dituzte herri eta eskualdeetako dinamikek, herritarrak parte hartzera deitzeko. Herri gehienetan, galdera ikurraren mosaikoak egin dituzte. Eta Bilboko taldeak antolatuta, hiriarekin lotura duten pertsona esanguratsuz osatutako talde zabal eta anitz batek agerraldi berezia egin zuen atzo.

ARGAZKI GALERIA: 

https://www.flickr.com/photos/gureeskudago/albums/72157684372310095

 

Gure Esku Dago Twitter-en