Buenos Airesen, erabakia ikur

Erabakitzeko prest daude Buenos Airesen ere. Argentinako hiriburua izan da lehena galdera ikurraren mosaikoa egiten, ekainaren 10ari begira.


2017-05-17

Joan den martxoaren 18an egin zuten ekimena, ‘Buenos Aires Celebra al País Vasco’ jaialdian. Bertan izan zen Angel Oiarbide Gure Esku Dagoren bozeramailea, beste hainbaten artean.

Azken urteetan, Gure Esku Dago izan du ardatz Buenos Aires Celebra jaialdiko ekitaldi nagusiak. 2014an giza katea egin zuten, 2015ean Joste Eguna, pasa den urtean hautetsontzia atera zuten kalera herri galdeketei babesa adieraziz eta aurten galdera ikur erraldoia osatu dute dozenaka lagunek.

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=HsiOGY9VsdQ

Gure Esku Dago Twitter-en