Gure Esku Dago logo

3.000 sinadura jaso behar ditu Irungo Hartu Hitza elkarteak, herri galdeketa antolatzeko azaroaren 18an

Irundarrek gaur egungo estatus politikoaren inguruko eztabaida demokratikoan, pluralean eta eraikitzailean parte hartzeko aukera izango dute, Hartu Hitzaren eskutik.


2018-02-17

Emozioz beteriko ekitaldia izan da gaurkoa. Irungo 50 pertsona esanguratsu batu dira gaur Amaia Kultur Zentroko erakustaretoanIrungo Herri Galdeketaren prozesua bermatzeko eta data ezagutzeko. Irungo herriarekin lotura berezia duten pertsonak izan dira gonbidatuak. Hau da ekitaldira etorritako gonbidatuen zerrenda: Zerrenda

Giro ezinhobea egon da ekitaldi osoan zehar, gosarian arpa eta bibolinarekin, aurkezpenean eta osteko solasaldian. Gonbidatuek ilusioz ezagutu dute, Irungo Herri Galdeketa azaroaren 18an izango dela, eta herri galdeketa bermatzeko asmoz, haiek izan dira lehenak sinatzen.

Gaurtik aurrera, sinadura bilketa hasten da. 3000 sinadura behar dira herri galdeketa aurrera eramateko eta Irunek behar duen eztabaida demokratikoa izateko. Beraz, denon laguntza beharrezkoa izango da proiektu preziatu hau egi bihurtzeko. Sinadura bilketaren epea gaurtik, apirilaren 29rarte bitartean izango da, beraz ez duzu denborarik galdu.

Hauxe izan da gaurko ekitaldian ikusi izan diren irudiak. Irunek, 2018ko azaroaren 18an HITZA HARTUKO du!

Hartu Hitza Irun

Gure Esku Dago Twitter-en