Herri libre bat

Herri Libre Bat Korrikan

Herri harro bat irudikatu da aurtengo korrikan, 23. Korrikan. Gure Esku ere bertan izan da, egunero gure ikurrak zabalduz eta Euskal Herria harrotasunetik erakutsiz. Baina gurekin batera herritar orori egin diogu dei gure herriko ikurrak hartu eta korrikan zehar haiekin eramateko.  Errepide ertzak bete ditugu eta gure ikurrekin korri egin, esku, gerri zein lepoetan, herri bat garela erakutsiz. Ikur uholdea berriro ageri da!

Euskal Herriak erabaki

Berriro ere, argi esan dugu: EUSKAL HERRIAK ERABAKI!

Asteburu honetan Espainiako Vuelta izan dugu Euskal Herrian. Geure herrion autodeterminazio eskubidearen aldarrikapenak atera ditugu errepideetara, herri gisa aintzat hartzen ez gaituen proba honetan.

Nafarroa Berriz Altxarekin batera proposatutako ekimen honen baitan euskaldunok berriro ere geure ikur eta aldarriz bete dugu errepidea, argi utziz Pirinioen bi aldeetara herri bera bizi dela, Euskal Herria. Behin eta berriz esan dugu eta behar beste aldiz esango dugu: Euskal Herrian, zazpi lurraldez osatutako herri honetan, ez dugu gure artean mugarik nahi eta geure etorkizun politikoa libre eta demokratikoki erabaki nahi dugu.

Gure herrian izan diren bi etapa hauetan aldarriak kalera atera ditugu. Irudiek argi hitz egin dute; ezarritako mugez gaindi dagoen herri honen kolore eta ikurrak ikusi dira nonahi. Guk erabaki nahi ditugu bai geure arteko bai bi estatuekiko harremanak. Orain gure arteko adostasunak josten jarraituko dugu, aldarriak tresna bihurtzeko eta tresna horien bidez erabakiak gauzatzeko.

Pedalkadaz pedalkada, bai Euskal Herriko lurraldeen arteko sareak josiz, bai aitortzarik gabeko nazioekin elkarlana sustatuz, eta bai demokrazian sakondu nahi dutenekin eta gure herria errespetatzen eta aitortza azaltzen dutenekin aliantzak ehunduz zer izan nahi dugun erabakitzea lortzeko bidean jarraituko dugu!

Periskopioa

Begirada altxatu eta mundura zuzendu; Eskoziatik, Irlanda eta Galeseraino, Quebec, Korsika, Kaledonia Berria edota Groenlandiaraino, munduan zehar martxan dauden burujabetza prozesuak aztertu eta haietatik ikasteko parada eskainiko digu Periskopioak.

Munduko demokrazia garatuenetan ez da eztabaidan jartzen komunitate bateko biztanleek beren etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea duten. Pantaila hori gaindituta dago. Autodeterminazioaren edo erabakitzeko eskubidearen inguruan sortzen den eztabaida bakarra da erabakia noiz eta nola gauzatuko den.

Euskal herritarrok, ordea, oso bestelako egoera bizi dugu: gure borondate politikoa errespetatu, aintzat hartu eta aitortzeari uko egiten dioten estatuak ditugu aurrean. Eta hain zuzen, horregatik dira Periskopioa bezalako tresnak garrantzitsuak guretzako, gatazkaren sorburua erabakian ez dagoela ikasteko, gure etorkizun politikoaren jabe izatea normaltasun demokratikoan kokatzen dela ikusteko eta posible dela sinesteko.

Eta batez ere, gure prozesu propioa Eskoziako, Irlandako edota Kaledonia Berriko prozesuekin sinkronizatuz, aurrean ditugun estatuen jarrera bortitza eta antidemokratikoa nazioartean eta Europan kokatzeko aukera dugulako, eta ezin dugulako aukera hori galtzen utzi.

Periskopioarekin, ur azpitik atera, eta begirada altxako dugu, gure uretatik haratago datozen olatuak ikusteko eta hartzeko gai izan gaitezen.

Egin zaitez bazkide

Erabakitzeko eskubidea

Erabakitzeko eskubidearen eta eskubide zibil eta politikoen defentsa sustatzeko.

Dinamika indartsua

Gure Esku herri dinamika indartsua, autonomoa eta beregaina izatea ahalbidetzeko, ideologikoki zein ekonomikoki.

Etorkizunaren protagonistak

Euskal gizarte kohesionatu, kritiko, aktibo eta zibiko baten alde jardunez, herritarrok izan gaitezen gure etorkizunaren protagonista.

Erabakiak guztion esku

Erabakiak hartzeko, erabakitzeko eskubidea erreferendum bidez gauzatzeko eman beharreko pausoak eta bide orria diseinatzerako orduan.

Lankidetza nazioartean

Europako zein munduko herrialdeekin lankidetza indartzeko eta demokraziaren eta erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak bultzatzeko nazioartean.

Azken albisteak

Albiste guztiak ikusi

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, erabiltzaileei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie-ak onartzeko baimena emango duzu eta cookie-en politika onartuko duzu. Sakatu esteka, informazio gehiagorako ACEPTAR
Aviso de cookies