Gure Esku Dago logo

Itziar giza katerako prest

Giza katearen aurkezpena egin zen atzo, apirilaren 22an Itziarren. Herritar ugari hurbildu ziren Itziarko taldeak antolaturiko egitarauaz gozatzera.


24-04-2018

Lehenbizi trikitilariak izan ziren kaleetan zehar herria alaitzen, ondoren ekitaldia, jarraian argazki jendetsua eta bukatzerako salda eta txorizoa ez zen falta izan. 

Ekitaldian musika izan zen zuzenean, hainbat euskal kanten bertsioak egin zituzten bertako bi musikarik eta Ekainaren 10ean egingo den Giza Katearen nondik norakoak ere azaldu ziren. Gonbidatu berezi bat izan zen, Mikel Irizar. Hainbat esperientzia eta jakintza du Irizarrek eta “Zergatik erabaki nahi dut?” galderari erantzun zion. 

Herritarren parte hartzea handia izan zen eta antolatzaileak oso gustura gelditu dira aurkezpenarekin. Orain motorrak berotzen joatea bakarrik falta da egun handian lehertzeko!

Gure Esku Dago Twitter-en